Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 1

Irudia
Eskola kirola

Asteburu honetan eskubaloia eta saskibaloiko azken jardunaldia izango dugu.

Alebinek, igandean izango dituzte saskibaloiko finalak. Finalera sailkatzeko aukerak izan ala ez, ez dezala eragin gure jolasteko moduan. Ikasle batzuk urduri nabaritu ditugu partidua irabaztea beharrezko dutelako eta halako kontuek ez dezatela eragin okerrera gure jolasteko moduan. Helburu nagusia, taldeko guztiek jolastu eta gozatzea da, aurkariak, epaileak eta eskola kirolean parte hartzen duten pertsona guztiak errespetatuz.

Mila esker.

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.