Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 18

Irudia
jardunaldi berria

Saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu.

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraituko dugu.

Arreta berezia jarri nahi dugu taldean partaide guztien parte hartzea bultzatzearekin. Ikasleekin lanketa egiten ari gara eta etxean ere lanketa egitea nahiko genuke. Denok fokua horretan jartzea nahi dugu eta gure jokalariei erakutsi taldeko guztiei pasa eta denei parte hartzen laguntzeko. Norbere seme-alabekin gaia landu eta fijatu ea besteei pasatzen dien edo ez. 

Eskertu bide horretan laguntzen ari zareten guztioi. Ondo pasa eta gozatu jarduera fisikoa lagun artean egiten. 

 

 

 

Últimas noticias

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.