Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 18

Irudia
jardunaldi berria

Saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu.

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko ligaxkekin jarraituko dugu.

Arreta berezia jarri nahi dugu taldean partaide guztien parte hartzea bultzatzearekin. Ikasleekin lanketa egiten ari gara eta etxean ere lanketa egitea nahiko genuke. Denok fokua horretan jartzea nahi dugu eta gure jokalariei erakutsi taldeko guztiei pasa eta denei parte hartzen laguntzeko. Norbere seme-alabekin gaia landu eta fijatu ea besteei pasatzen dien edo ez. 

Eskertu bide horretan laguntzen ari zareten guztioi. Ondo pasa eta gozatu jarduera fisikoa lagun artean egiten. 

 

 

 

Azken albisteak

Asteburu honetan Benjaminak, LH3-LH4, Herri kirolen jardunaldia izango dute. Aritzbatalde pilotalekuan ospatuko da jardunaldia. LH4 9:00-10:30 eta LH3 10:30-12:00. 
LH4ko ikasleak Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan egon ziren.
Eguraldi bikaina lagun, DBH1, DBH3 eta DBH4-ko ikasleak mendian izan dira.
Aurten ere DBH-ko zenbait ikasle Bilbon izan dira KirikiƱo Ikastolakoekin.