Asteburu honetan lehiatu dira ZKE Halterofiliako neskak Espainiako 16 urtez azpiko Talde Federazio Kopan. Iaz Zarautzen ospatu zen lehiaketa aurten Vallecasen (Espainia) izan da. Bertan izan ziren Zarauzko taldeko Izei Soto, Ainhoa Urquiola, Mara Monasterio, Lore Mendizabal eta Lide Mendizabal. Gainera, beren alboan izan zituzten Jaizki Mendizabal, Jon Mendizabal eta Imanol Zulaika entrenatzaileak.
Ostiralean, iritsi bezain laster, iazko 15 urte azpiko nesken ligaren lehenengo postuaren saria jaso zuten. Larunbatean, aldiz, goizean goiz lehiatu ziren adin berdineko Espainiako beste lau talde hoberenen aurka. Hona hemen lortutako emaitzak:
- Izei Soto: 31 kilo abiadan - 40 kilo jasotze-altxatzean - 71 kilo totalean - 95,79 puntu (22. postua).
- Ainhoa Urkiola: 54 kilo abiadan - 74 kilo jasotze-altxatzean - 128 kilo totalean - 168,52 puntu (6. postua).
- Mara Monasterio: 48 kilo abiadan - 62 kilo jasotze-altxatzean - 110 kilo totalean - 169,58 puntu (4. postua).
- Lore Mendizabal: 45 kilo abiadan - 65 kilo jasotze-altxatzean - 110 kilo totalean - 169,06 puntu (5. postua).
- Lide Mendizabal: 55 kilo abiadan - 73 kilo jasotze-altxatzean - 128 kilo totalean - 183,22 puntu (3. postua).
Lide Mendizabali bere emaitzek nesken sailkapen indibidualeko brontzezko domina lortzeko balio izan zioten. Taldekako sailkapenean, berriz, marka hauek guztiak bilduz, neskek txapelketako lehenengo postua eskuratu zuten. Bestalde, Mara Monasteriok eta Ainhoa Urquiolak Espainiako 15 urtez azpiko Iberdrola Kopa Absolutura sailkatzea lortu zuten, adin horretako Espainiako 10 altxatzaile hoberenen artean.