Skip to main content

Espainiako txapelketan txapeldun

Irudia
a

Ikaragarrizko emaitzak lortu dituzte gure ikasleek Halterofiliako espainiako txapelketan.

 

Asteburuan lehiatu ziren Zarauzko taldeko neskak Espainiako 16 urtez azpiko Talde Federazio Kopan. Taldekako sailkapenean, beren marka guztiak bilduz, txapelketako lehenengo postua eskuratzea lortu zuten. Gainera, Lide Mendizabalek sailkapen indibidualeko brontzezko domina eraman zuen etxera.

Albistea + Argazki galeria

Asteburu honetan lehiatu dira ZKE Halterofiliako neskak Espainiako 16 urtez azpiko Talde Federazio Kopan. Iaz Zarautzen ospatu zen lehiaketa aurten Vallecasen (Espainia) izan da. Bertan izan ziren Zarauzko taldeko Izei Soto, Ainhoa Urquiola, Mara Monasterio, Lore Mendizabal eta Lide Mendizabal. Gainera, beren alboan izan zituzten Jaizki Mendizabal, Jon Mendizabal eta Imanol Zulaika entrenatzaileak.

Ostiralean, iritsi bezain laster, iazko 15 urte azpiko nesken ligaren lehenengo postuaren saria jaso zuten. Larunbatean, aldiz, goizean goiz lehiatu ziren adin berdineko Espainiako beste lau talde hoberenen aurka. Hona hemen lortutako emaitzak:

  • Izei Soto: 31 kilo abiadan - 40 kilo jasotze-altxatzean - 71 kilo totalean - 95,79 puntu (22. postua).
  • Ainhoa Urkiola: 54 kilo abiadan - 74 kilo jasotze-altxatzean - 128 kilo totalean - 168,52 puntu (6. postua).
  • Mara Monasterio: 48 kilo abiadan - 62 kilo jasotze-altxatzean - 110 kilo totalean - 169,58 puntu (4. postua).
  • Lore Mendizabal: 45 kilo abiadan - 65 kilo jasotze-altxatzean - 110 kilo totalean - 169,06 puntu (5. postua).
  • Lide Mendizabal: 55 kilo abiadan - 73 kilo jasotze-altxatzean - 128 kilo totalean - 183,22 puntu (3. postua).

Lide Mendizabali bere emaitzek nesken sailkapen indibidualeko brontzezko domina lortzeko balio izan zioten. Taldekako sailkapenean, berriz, marka hauek guztiak bilduz, neskek txapelketako lehenengo postua eskuratu zuten. Bestalde, Mara Monasteriok eta Ainhoa Urquiolak Espainiako 15 urtez azpiko Iberdrola Kopa Absolutura sailkatzea lortu zuten, adin horretako Espainiako 10 altxatzaile hoberenen artean.

Azken albisteak

Asteburu honetan izango dugu urteko azken partidua. Denboraldiak jarraituko du urtarrilean. Bitartean, ondo pasa oporrak eta gozatu. 
Ze polita den irakurtzen hasten direnean!
Gure LH5. mailako ikasleak Santa Ana egoitzaira joango ziren bertako aitona-amonei bisita egitera.
Asteburuan saskibaloi eta eskubaloiarekin jarraituko dugu. Alebinek, saskibaloiko 3. eta azken jardunaldia izango dute. Datorren astean, larunbatean, final erdiak. Igandean finalak.