Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 22

Irudia
s

talde kirolen ligaxkekin hasiko gara oraingoan

Eskubaloi eta saskibaloi ligaxkei helduko diegu asteburuan. 

Benjaminek saskibaloiari ekingo diote. Adin honetan ez dago txapelketarik. 4 asteburuz partidu ezberdinak jolastuko dituzte inolako sailkapenik gabe. Hemen duzue araudia. Gogoratu talde kiroletan, taldekide guztiek gozatu behar dugula. Horretarako, lagun dene parte hartu eta baloia ikutzen dutela ziurtatu behar dugu. Gure seme-alabak ez badie lagun denei pasatzen gaia landu behar dugu. Entrenatzaile, epaile, parte hartzaile... denak hasi berriak dira eta ikasten ari dira. Beraz, helduon ardura da babesa eman eta jarrera desegokiak zuzentzea. 

Alebinek eskubaloiko ligaxkari hasiera emango diote. Txapelketak jolastean, emaitzak garrantzia duenez, lehiakortasunaren izenean jarrera desegoki asko naturalizatzen dira. Ez dugu onartuko errespetu faltarik ez aurkari, ez epaile, ez inorekiko. Denok ikasten ari gara, bide horretan akatsak egiten ditugu, lasai hartu. Gol tarte handiko emaitzarik ez da gustugarria inorentzat, beraz, erraz irabazten ari bazarete partidu bat, lasaiago jolastu eta utzi besteei ere gozatzen. 

 

IKUSI ATXIKITAKO DEKALOGOA

Últimas noticias

Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.
Hainbeste esperotako eguna!! Autobusean gora gora goaz, urrutira! Esan dute batzuk...
Garaguneko erabiltzaileak etorri zaizkigu bixitan Txapasen laguntzarekin.
Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.