Pasar al contenido principal

Asteburuko jardunaldia: urtarrilak 17

Irudia
s

Hondartzako futbolari ekingo diogu asteburuan

Asteburu honetan plaieroei emango diegu hasiera. Benjaminen kasuan lagun arteko partiduak dituzte eta alebinek txapelketa. Txapelketa izatea ez dadila arrazoia izan emaitzarekin itsutu eta taldekideen artean jarrera desegokiak izateko. Denok ondo pasa behar dugu, taldekide, aurkari, epaile... lagundu denok parte hartu dezaten eta gozatu dezaten. 

Hondartzako futbolean sortzen dira tentsio gehien eta eskertuko genuke haurrei laguntzen gabiltzan heldu guztiok beste norabide batean eragitea. Festa eguna izan dadila. Denak sentitu daitezela taldeko partaide.  Eragin dezagun norabide horretan. Alebinek, gogoratu, aktak bete behar dituzuela porteriak hartzen diren txokoan. 

Últimas noticias

LH4ko ikasleak Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan egon ziren.
Eguraldi bikaina lagun, DBH1, DBH3 eta DBH4-ko ikasleak mendian izan dira.
Aurten ere DBH-ko zenbait ikasle Bilbon izan dira Kirikiño Ikastolakoekin.
Alebinek krosa izango dute Aian. Bertan, korrikako lasterketaz gain jauziak, pisu jaurtiketa eta beste hainbat atletismoko jardueraz gozatu ahalko dute. Eskertuko genuke etxeetan parte hartzea bultzatzea.