Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: urtarrilak 17

Irudia
s

Hondartzako futbolari ekingo diogu asteburuan

Asteburu honetan plaieroei emango diegu hasiera. Benjaminen kasuan lagun arteko partiduak dituzte eta alebinek txapelketa. Txapelketa izatea ez dadila arrazoia izan emaitzarekin itsutu eta taldekideen artean jarrera desegokiak izateko. Denok ondo pasa behar dugu, taldekide, aurkari, epaile... lagundu denok parte hartu dezaten eta gozatu dezaten. 

Hondartzako futbolean sortzen dira tentsio gehien eta eskertuko genuke haurrei laguntzen gabiltzan heldu guztiok beste norabide batean eragitea. Festa eguna izan dadila. Denak sentitu daitezela taldeko partaide.  Eragin dezagun norabide horretan. Alebinek, gogoratu, aktak bete behar dituzuela porteriak hartzen diren txokoan. 

Azken albisteak

Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.
Hainbeste esperotako eguna!! Autobusean gora gora goaz, urrutira! Esan dute batzuk...
Garaguneko erabiltzaileak etorri zaizkigu bixitan Txapasen laguntzarekin.
Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.