Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 7

Irudia
s

Hondartzan izango dugu asteburu honetan plaieroetako jardunaldia

Hondartzako futbolarekin jarraitzen dugu aste honetan. Guraso batzuek adierazi diguzue talde askotan mutilek neskei (eta gaitasun gutxien duten mutilei) ez dietela pasatzen. Ezin dugu onartu gure seme alabek, besteei jolasten ez uztea edo baztertzea. Elkarrekin jolasten erakutsi behar diegu mutil horiei. Lehiakorra izaten saiatzeak ez du zer ikusirik taldekide eta aurkariei jolasten ez uztearekin. Bizitzako beste arlo askotan onartzen ez den bezala, jolasean ere onartezinak diren jarrerekin sendo jokatu behar dugu. 


Bestalde datorren asteburuan ibilaldi neurtua ospatuko da Azkoitian. Garai batean autobusa eta dena ateratzen zen eta egun mendiko ekintzak baztertuak geratu dira igandeeta beste kirol asko sartu direlako. Familian eta lagun artean egin daitekeen ekintza oso aberasgarri eta dibertigarria izanda, animatu nahi zaituztegu ingurukoekin hitz egin eta taldetxoak osatuta guraso , haur eta lagun izena ematera. 

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.