Skip to main content

Gure ikasleak Espainiako Orientazio txapelketan

Irudia
s

Merituzko lana egin dute gure ikasleek Espainiako txapelketan

Pasa den martxoaren 24tik 26ra Ikastetxeen Arteko Espainiako Orientazio Txapelketa (CECEO) jokatu zen eta bertan izan genituen Salbatore Mitxelena Ikastolako zenbait ikasle parte partzen. Infantil mailako zazpi neska-mutil izan ziren Corian (Caceres) jokatu zen proban, DBH 2koak denak: Mikel Elizondo Unzueta, Ekhi Gartxotenea Eizagirre, Libe Huegun Gurrutxaga, Ekain Mitxelena Tomas, Intza Sagardogi Huegun, Beñat Zabaleta Orella eta Unax Zabalza Lopez.
 
Orokorrean, oso emaitza onak lortu zituzten, proba askotan lehen postuak eskuratuz eta kide asko lehen hamarren artean sailkatuz. Taldekako txapelketa izan arren, distantzia ertaineko probak modu indibidualean ere kontatzen zuen eta bertatik bi dominarekin itzuli ziren gure gazteak, biak ere infantil mailan. Nesketan, Intza Sagardogi Huegunek zilarrezko domina lortu zuen eta, mutiletan, Ekain Mitxelena Tomasek brontzezkoa.
 
Oso esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera izan dute orientazioa praktikatuz, adiskide giroan. Zorionak denoi!

Azken albisteak

Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da.
DBH3 eta 4ko Frantseseko ikasleak elkartrukean daude, Périguex-en.
Asteburu honetan amaituko dira eskubaloiko benjaminen ligaxka eta alebinen saskibaloiko ligaxka.
DBH1eko ikasleak laborategi entseguak egiten aritu dira, Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan.