Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 18 (19)

Irudia
s

Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. Alebinek futboleko azken jardunaldia eta final erdiak izango dituzte.

Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. 25 jardunalditik gora egin ostean, iritsi gara amaierara. Datorren astean, azken entrenamendua edo txokolatada egingo dute. Talde bakoitzak antolatu dezala hori ondoen datorkion bezala. 

Alebinek aldiz, plaieroetako azken jardunaldia izango dute larunbatean. Emaitza horiek jakinda, larunbat eguerdi aldera jakinaraziko digute zein talde sailkatu diren final erdietara. Hauek, igandean jolastuko direlarik. Askotan, txapelketaren azken unean izaten dira jarrera desegokienak. Irabazi beharra handitu egiten da eta jarrera berekoiak nagusitzen dira. Ez dadila hala izan eta festa giroa gailendu dadila. Bultza dezagun denok norabide horretan. 

 

Azken albisteak

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.  
Honako artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Egun, sortzen ari garen gizarteari buruzko hausnarketa bat da. Gure gazteenei zer eskaintzen diegun, zer egiten duten, horrek hizkuntzan duen eragina,...
Asteburu honetan saskibaloi eta futboleko finalak jolastuko dira. Larunbatean, plaieroetako finalak izango ditugu eta igandean berriz saskibaloikoak Aritzbataldeko kantxa zaharrean.