Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Irailak 26

Irudia
f

ASte honetan hasiera emango diogu eskola kirolari

Aste honetako jardunaldian, benjaminek (LH3-LH4) errugbiko jardunaldia izango dute. Behean duzue jardunaldia. Esandako orduan gerturatu, bertan osatuko dituzte taldeak eta gozatu. Haur batzuk, lehen aldiz izatean, beldurra izaten diote errugbiari. jakin adin hauetara egokitutako jolasen bidez lantzen dutela eta oso ondo pasatzen dutela denek. Animatu eta lasaitu urduri daudenak. 

Alebinek (LH5-LH6)  Orientazioari buruzko informazio guztia atxikitako dokumentuan duzue. LH5eko talde guztiak 11:00tan amalur parketan eta LH6koak 9:00tan toki berean ere. Gogoratu, talde bakoitzak gutxienez heldu bat behar duela gune aldaketetan eta laguntzeko.  Eskatuko genuke etxeetan haurrak motibatzea eta parte hartzera animatzea. Kirol interesgarria da eta beste hainbat kiroletan lantzen ez diren gaitasunak lantzen direlako. Gaur geletatik pasako naiz eta taldeak osatzen joateko esango diet. Etxean ere animatu eta ea ahalik eta haur genien jolasean jartzen ditugun. 

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko. 
Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.