Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 7

Irudia
h

Errugbia eta eskubaloia izango ditugu asteburuan.

Asteburu honetan, Alebinek (LH5-6) errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. 

Benjaminek (LH3-4) aldiz, eskubaloiko jardunaldia izango dute. Gogoratu, aurreko jardunaldian, 30 goleko aldearekin amaitu zirela emaitza batzuk. Gure taldeek halakorik jasan edo eragiterik ez dugu nahi. Beraz, zuen taldea oso erraz irabazten ari dela ikusten duzuenean neurriak hartu gol gehiagoko aldeak ekiditeko. Denon ardura da parte hartzaile guztiengan pentsatu eta denak zaintzea. 

Aurreko asteburuan Krosean parte hartzea ona izan zen. Urtero, geroz eta haur gehiago ari dira parte hartzen. Dena den, talde kiroletako kopuruekin alderatuta, haur asko geratzen dira etxean. Lagunekin, taldean, zein bakarka gozatu ditzakegu jardunaldi hauek ere. Nahiko genuke, asteburuko jarduera edozein delarik ere, haur guztiak joatea jardunaldietara. Garapenari begira beharrezkoak direlako praktika ezberdinak eta egoera ezberdinetan ikaspen ezberdinak izaten direlako. Ea ba denon artean astebururo ahalik eta haur gehien jarduera fisikoa egiten jartzea lortzen dugun. 

Eskerrik asko

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.