ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza honeek onartzen ditu. Honeekaz bat ez bazatoz edo zalantzarik badozu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen deutsugu.
DATUAK BABESTEKO POLITIKA
zarauzkoikastola.eus web orriaren helburu nagusia Salbatore Mitxelena Ikastolaren produktuen, zerbitzuen eta jardueren barri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, Salbatore Mitxelena Ikastolak legezko betebeharrak onartzen ditu, batez ere hurrengo eremuetan:
- Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
- Datuak biltzearen helburua
- Informazioaren hartzaileak
- Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
- Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
- Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
- Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
Salbatore Mitxelena Ikastolak erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo honeri jarraituz, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko dirala jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna Salbatore Mitxelena Ikastola izango da. Helbidea honako hau da: Maria Etxe-txiki kalea 14, 20800 Zarautz (Gipuzkoa); Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua ondoko hau izango da:
- Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
- Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diran datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietann sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. Salbatore Mitxelena Ikastolak ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diran datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datuok zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabekoak eta eguneratu gabekoak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, Salbatore Mitxelena Ikastolak segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa dauka. Bide honeri jarraituz, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi du: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dala. Pasahitza, erabiltzaileak eta Salbatore Mitxelena Ikastolak besterik ez dakite.
Era berean, Salbatore Mitxelena Ikastolak fitxategi automatizatuek dituen datuei buruz isiltasuna gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia hartu dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoaren ondorioz. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote Salbatore Mitxelena Ikastolari eta goian aipatu diren helbideak erabili ahal izango dituauz. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.
Salbatore Mitxelena Ikastola da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarren batek egitea eskatu dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, Salbatore Mitxelena Ikastolak honen berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dala beraien helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Honeri esker, Salbatore Mitxelena Ikastolak eraginkortasunez bidera eta doitu ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin dituzte irakurri. Gainera, ezin dituzte beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri dan aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituen datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek baino ez dituzte erabiltzen datuok. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak jaso beharko dituzte; ildo honeri jarraituz, lanetik bota daiteke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, erabiltzaileak edo Salbatore Mitxelena Ikastolak baino ezin dituzte erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen dugu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, zarauzkoikastola.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrela datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua besteren batek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua leku publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea daukagu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo Salbatore Mitxelena Ikastolaren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartu dituelako da.
© Salbatore Mitxelena Ikastola Eskubide guztiak gordeak.