Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 18

Irudia
eskola kirola

Hemen duzue asteburuko jardunaldia.

Aurreko asteburuan, Txurrukako irteera eta gripea zela eta talde askok osatzeko arazoak zituzten. Arazo hauek, talde ezberdinetako kirolariak elkarren artean lagunduz konpondu genituen. Oso ondo joan ziren partiduak eta eskertu nahi dizuegu antolaketa guztian lagundu zenuten, kirolari, guraso eta entrenatzaileei. Elkarri lagunduz indartsuagoak gara.

Azken txanpan sartuak gaude eta ea asteburu hau ere ederra izaten den.

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.