Skip to main content

ORIENTAZIO BILERA: Oteitza lizeoaren aurkezpena

Irudia
Oteitza lizeoa

DBH4 ORIENTAZIO AKADEMIKOA: OTEITZA LIZEOAREN AURKEZPENA

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Martxoaren 20an, astelehena, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Plaza

Azken albisteak

DBH3 eta 4ko Frantseseko ikasleak elkartrukean daude, Périguex-en.
Asteburu honetan amaituko dira eskubaloiko benjaminen ligaxka eta alebinen saskibaloiko ligaxka.
DBH1eko ikasleak laborategi entseguak egiten aritu dira, Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan.