2023KO UDA: EMAN HEGOAK - UDALEKU IREKIAK

Irudia
Udaleku irekiak
2023/04/28

2023KO UDA: EMAN HEGOAK - UDALEKU IREKIAK

Dagoeneko udako udaleku irekien antolamenduan murgilduta gaude eta aurtengoa Ikastolen Elkarteko aisialdi taldearekin egingo dugu.

 

Izen-ematea maiatzaren 11n bukatuko da eta data horretatik aurrera ez da izen-ematerik onartuko. 

Udalekuen adin tartea: 2022/2023 ikasturteko HH3tik LH4 bitartean

Txandak: txanda bakoitzeko taldeak, haurren adinaren arabera osatuko dira, eta taldea osatzeko ere, talde bakoitzeko gutxienez 10 haurrek izena eman beharra dute.

  • 1º Uztailaren 3tik 7ra. 
  • 2º Uztailaren 10etik 14ra.
  • 3º txanda: uztailaren 17tik 21era.
  • 4º txanda: uztailaren 24tik 28ra.  

Ordutegia

  • 08:30-09:00 bitartean zaintza zerbitzua eskainiko da. Zaintza zerbitzu hau aurrera ateratzeko gutxienez 7 ikaslek izena eman beharko dute. 
  • 09:00 - 13:00. Udalekuetako ekintzak egingo dituzte.
  • 13:00 - 14:00. Bazkaria emango zaie haurrei eta 14:00etan jaso. Kasu honetan ere, gutxieneko ikasle kopuru minimo bat behar da. 

Izen-ematea honako galdetegi honetan aurki dezakezue:

Ikastolakoak ez diren haurrek izena eman ahalko dute, beti ere kontutan hartu beharko da, Udalekuak EUSKARAZ garatuko direla eta beraz haurrek Euskaraz jakin beharko dutela. 

Azken albisteak

2023-05-19
Iritsi gara denboraldiaren azken jardunaldira. Aste honetan, alebinentzat azken jardunaldia izango dugu. Poligonoko bolatokian bola eta toka-ra jolasteko aukera izango dute.
2023-05-17
Igandean, maiatzak 21, IBILALDIA jaia izango da Ondarroan.
2023-05-11
Asteburu honetan Orientazioko jardunaldia eta Santa Marina auzoko jaietako pelota txapelketa izango ditugu    
2023-05-05
Maiatzak 14an HERRI URRATS festa izango da Senperen