Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 25

Irudia
eskubaloia

Saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkekin jarraitzen dugu.

Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko 3. jardunaldia izango dute gure ikasleek. Jarraitu dezagun fokua jartzen taldekide guztien parte hartzea bermatzen. Taldekide guztiak kontuan hartu eta bakoitzari ikasteko aukera ematen. 

Bestalde, gure Ikastolako jolas eremuan porteria eta kanastak jartzen ari dira eta lan hauek entrenamenduetan eragin digu. Moldatzea tokatzen da, datorren astean amaituko dituzte lanak. 

 

 

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.