Skip to main content

Eskubaloian aldaketa

Irudia
arau aldaketa

Zatien banaketan aldaketa berriak datoz Eskubaloiko ligaxkara

Orain arte 10 minutuko 4 zatitan banatzen ziren Eskola Kiroleko eskubaloiko partiduak. Jardunaldi honetatik aurrera, 7 minutuko 6 zatitan egingo dugu banaketa. Helburua, haurrek minutu kopuru antzekoa jokatu arren, zati gehiago jolastean, gehiago jolastu duenaren sentsazioa izatea lortzea da. 

Honek, atsedenaldiak motzagoak eta biziagoak egitea ekartzen digu. Zati gehiago izatean ere, arreta jarri ahalik eta atezain ezberdin gehien erabiltzeko. Haur guztientzat da ikaspen polita postu horretatik pasatzea. 

 

 

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.