Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Abenduak 2

Irudia
eskubaloia

Saskibaloi eta eskubaloiko jardunaldiekin jarraitzen dugu

Asteburu honetan eskubaloi eta saskibaloiko ligaxken azken txanpan sartuko gara. Abenduaren 16ean izango da azken jardunaldia eta igande horretan izango dituzte alebinek (LH5-LH6) finalak. Beraz, esanda bezala, asteburu honetan, LH3 eta LH4ko benjaminek eskubaloia izango dute eta LH5 eta LH6ko alebinek saskibaloia. 

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.