Skip to main content

Asteburu jardunaldia: Urtarrilak 13

Irudia
esku pilota

Esku pilota, irristaketa eta kirol egokitua ditugu asteburuan protagonista

Asteburu honetan LH3 eta LH5koek esku pilota izango dute. LH4koek irristaketa Orokietan. LH6ekoak kirol egokitua landuko dute ikastolan bertan. Irristaketan patinak, eta babesgarriak (kaskoa derrigorrezkoa) ekarri behar dituzue, beraz, ez dituzuenok, ingurukoei eskatu. 

Taldeko kirolek ez dituzten ikaspen asko lantzen dira kirol hauetan eta nahiko genuke parte hartzea ahalik eta altuena izatea. Animatu eta motibatu gure ikasleak, hotzerako ondo babestu eta gozatu kirol dibertigarri hauekin. 

 

Azken albisteak

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.  
Honako artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Egun, sortzen ari garen gizarteari buruzko hausnarketa bat da. Gure gazteenei zer eskaintzen diegun, zer egiten duten, horrek hizkuntzan duen eragina,...
Asteburu honetan saskibaloi eta futboleko finalak jolastuko dira. Larunbatean, plaieroetako finalak izango ditugu eta igandean berriz saskibaloikoak Aritzbataldeko kantxa zaharrean.