Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 3

Irudia
saskibaloia eta eskubaloia

Asteburu honetan, saskibaloi eta eskubaloiko ligei hasiera emango diegu.

Otsailaren 3an izango da hurrengo jardunaldia. Alebinak eskubaloiari ekingo diote eta benjaminek saskibaloiari.

Saskibaloian kasu batzuetan triangularra jolastuko dute. Alegia, motzago diren 2 partidu jolastuko dituzte. Denek 4 jokalari beste 4 jokalariren aurka. 

Eskubaloian 5 jokalari eta atezainak hartuko dute parte aldiro. Defentsa itxirik ezin da egin. Hau da, defentsan ari garenean ezin ditugu jokalari guztiak lerroan ipini. 

 

Azken albisteak

Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.
Hainbeste esperotako eguna!! Autobusean gora gora goaz, urrutira! Esan dute batzuk...
Garaguneko erabiltzaileak etorri zaizkigu bixitan Txapasen laguntzarekin.
Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.