Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 20

Irudia
plaieroak

Hondartzako jardunaldia izango dugu asteburuan

Asteburu honetan hondartzako jardunaldia izango dugu.  Datorren astean azken entrenamendua izango dugu eta Maiatzeko lehen astean, entrenamenduak bukatu eta denboraldia ospatzeko, txokolatada eta jolas saioa izango dugu. Taldekide bakoitzak jateko zerbait eramanda moldatzen dugu azken "festa" hau. Taldekide eta entrenatzaileen artean hitz egin eta antolatzen joan agur ahalik eta politena izan dadin. 

 

Azken albisteak

Denboraldiaren azken txanpan jarraitzen dugu. 
Asteburu honetan alebinek multikirola izango dute. Arrauna , boleibola eta surfa izango dira protagonista. 3 asteetan zehar txandaka landu ahalko dituzte hiru kirolak. 
Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. 25 jardunalditik gora egin ostean, iritsi gara amaierara. Datorren astean, azken entrenamendua edo txokolatada egingo dute.