Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 27

Irudia
playeroak

Plaieroak ditugu protagonista asteburuan.

Larunbat honetan plaieroak izango ditugu. Alebinek final laurdenak jolastuko dituzte. Partidu hau irabazten duten taldeek, igandean final erdiak jolastuko dituzte. 

Lehiaketan kanporatzeen fasean sartu gara. Ikastetxe bezala nahiago genuke halakorik ez izatea, urtero, gatazka eta liskarrak sortzen direlako faste honetan. Gainera, gure egutegi eta baldintzengatik, talde guztiei aukera berdinak bermatzea ezinezkoa da eta horrela lehiaketa egin ezin dela uste dugu. Aurreko astean ere izan ziren kontu batzuk eta honen arira pare bat komunikatu atxikitu dizkizuegu mezu honetan bertan. Denok irakurtzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.

  Hau dela eta, txanda bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago, Gurutze Gorriko postuan, talde guztiak elkarrekin argazki bat aterako dugu. Nahikoa dela salatu eta parte hartzaile guztiei errespetua eskatzeko. 

  Denon aldetik, jardunaldia ahalik eta festa politena izateko prestutasuna eskatzen dizuegu. Tentsioak baztertu, umorez bizi egoerak eta gure txikiei osasungarria izango den inguru eta giroa osatzera gonbidatzen dizuegu. Azken jardunaldia da askorentzat eta garrantzitsua da aho zapore onarekin amaitzea. Taldekide guztiek alai amaitzea da helburua. 

  LH3 eta LH4koak txurrukara doaz, beraz, talde asko osatzeko justuan dabiltza. Bere partidua jolastu ostean beste taldeei lagundu eta gehiago jolastu nahi duenak aukera izango du eta horrela taldeen artean elkar lagunduko gara. SM42 taldeari atsedena tokatzen zitzaion eta jolastu gabe gelditu baino bitan banatu eta beste bi talderekin jarri ditugu behintzat jolastu dezaten. 

Entrenamenduak amaitzen ari diren honetan, denboraldi osoan zehar, beren gaitasun eta gabeziekin, lanean eta ikasten aritu diren entrenatzaileei egindako lana eskertu nahiko genieke. Izan dadila festa denontzat. 

 

ondo pasa eta gozatu

 

Azken albisteak

Aian elkartuko gara asteburuan. Bai benjaminak eta baita alebinak denak Aian izango dute jardunaldia. 
Ikasle ohia dugun Alex Padillak Athletik-ekin kontratua berritu du 2029 arte. Aurtengo denboraldirako urtebeteko kontratua sinatu berri du Mexikoko Pumas taldearekin. Zorterik onena opa diogu ikastolatik. Aupa Alex
Gure Ikastolako ikasle ohia den Nadia Erostarbek historia egin berri du surfeko maila gorenera iritsi den lehen euskal emakumea izanda. Gainera, lehen txapelketan final zortzirenetara sailkatzea lortu du.