Skip to main content

Txirrindulari txiki eguna 2024

Irudia
txirrindulari txiki eguna

Mugikortasunaren astearen barruan ospatzen den ekintza

Larunbat honetan, hilaren 21ean 10:30ean ospatuko da aurtengo Txirrindulari txiki eguna. Salbide auzoko jolastokian emango zaio irteera. Gogoratu ibilaldia dela eta ez lasterketa. Kaskoa derrigorrezkoa da eta hamaiketakoa eta zozketa izango direla parte hartzaile guztientzat.

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.