Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Irailak 28

Irudia
orientazioa

Alebinek orientazioaz gozatuko dute herrian zehar eta benjaminek errugbia Astin.

Asteburu honetan, Irailak 28, alebinek Orientazioko jardunaldia izango dute. Taldeak osatzen ari gara geletan eta talde bakoitza zein gunetan eta zein ordutan hasiko den jakinaraziko zaizue ahalik eta azkarren. 3 gune izango dira. Salberdin, Udaletxe plaza eta Santa klara inguruko belardiak. Talde bakoitzak gune bakoitzean mapa batekin pista guztiak topatu beharko ditu ahalik eta azkarren. 

Benjaminek, errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. LH4koek 9:00etan izango dute eta LH3koek 11:00etan. Jolasen bidez lantzen dituzte errugbirako beharrezko dituzten gaitasunak. 

Kirol azpibatzordetik, kirol aniztasunaren garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Gure haurren heziketan berebiziko garrantzia du kirol jarduera ezberdinak probatzeak eta animatu nahiko genizueke modalitate guztiak probatzera. 

 

 

 

Azken albisteak

Asteburu honetan izango dugu urteko azken partidua. Denboraldiak jarraituko du urtarrilean. Bitartean, ondo pasa oporrak eta gozatu. 
Ze polita den irakurtzen hasten direnean!
Gure LH5. mailako ikasleak Santa Ana egoitzaira joango ziren bertako aitona-amonei bisita egitera.
Asteburuan saskibaloi eta eskubaloiarekin jarraituko dugu. Alebinek, saskibaloiko 3. eta azken jardunaldia izango dute. Datorren astean, larunbatean, final erdiak. Igandean finalak.