Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 23

Irudia
saski

Saskibaloi eta eskubaloiko jardunaldiekin jarraitzen dugu

  Asteburu honetan, aurrekoan bezala, eskubaloia eta saskibaloiko partiduak izango ditugu.

  Gogoratu eskola kirola ikasi eta lagunekin harremanak sendotzeko espazioa izatea nahi dugula. Beraz, ahaztu lehiaketa eta partiduen emaitzak, sailkapenak ez gaitzala itsutu. Giro onean, jokalari denek jolastea nahi dugu. Denek ikasi eta gozatzeko aukera izan behar dute eta hori hala izan dadin denok dugu ardura. Lagundu taldekide eta aurkariei jolasten, parte hartzen eta gozatzen.   

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.