Skip to main content

Espazio segurua izateko JOKAMOLDEAK

Irudia
errespetuz

Eskola kirola espazio segurua izateko hona hemen aholko sorta

Eskola kirola denontzat espazio segurua izatea nahi dugu. Horretarako, kirol jakin bakoitzeko arauez gain, hainbat jarrera edo jokamolde zabaldu behar direla uste dugu. Ikastetxe guztien artean, entrenatzaile, jokalari, guraso eta epaileentzat hainbat gida atera ditugu. 

Ongo legoke bakoitzak bereak landu eta denonak irakurtzea. Denok ikuspegi berdinetik lan eginda soilik lortuko dugulako Eskola kirola espazio seguru, hezitzaile eta dibertigarria izatea. 

 

Eskerrik asko

 

 

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.