Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Urtarrilak 25

Irudia
bola

Lh3koak protagonista bakarrak asteburuan. Boloak eta toka! besteek jai

Boloak izango dira berriz ere protagonista asteburuan. Kasu honetan, LH3koek gozatuko dute Bol & Tok elkartearen eskutik. Gainontzeko maila guztiek atsedena izango dute. 

Urte hasierako egutegian xakea jartzen zuen baina Xakeko elkartekoek jende nahikoa ez dute bildu jardunaldia aurrera ateratzeko eta bertan behera geratu da. 

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.