Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 15

Irudia
s

Orientazioa, toka eta boloak, irristaketa eta judoa izango ditugu asteburuan.

Ekintzaz beterik dator asteburua.  Benjaminek, irristaketa, judoa (la salle eta lizardin banatuta) eta toka eta boloak izango dituzte. Gogoratu irristaketara kaskoa eta babesgarriak eramatea beharrezkoa dela. 

Alebinek, Orientazioa izango dute. Herrian hiru gune antolatuko dituzte. Talde bakoitza gune batean hasiko da eta 3etatik pasa beharko da. Beharrezkoa da gunetik gunerako aldaketetan guraso batek laguntzea. Musika plaza, Amalur parkea eta Gaztelekuko frontoia izango dira hiru espazioak. Talde bakoitza gune batera bideratuko dugu eta gero han azpitaldeak egitea komeni ahalik eta gehien parte hartzeko. Azpitaldeak egitean gogoratu inor kanpoan ez uzteaz. 
Lh6koak 9:00etako txandan arituko dira eta LH5ekoak 11:00etakoan. Guk jakinaraziko diogu bakoitzari zein gune egokitu zaion. 

Azken albisteak

Honako artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Egun, sortzen ari garen gizarteari buruzko hausnarketa bat da. Gure gazteenei zer eskaintzen diegun, zer egiten duten, horrek hizkuntzan duen eragina,...
Asteburu honetan saskibaloi eta futboleko finalak jolastuko dira. Larunbatean, plaieroetako finalak izango ditugu eta igandean berriz saskibaloikoak Aritzbataldeko kantxa zaharrean.
Denboraldiaren azken txanpan jarraitzen dugu.