Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 29

Irudia
s

Saskibaloia eta eskubaloia

Asteburu honetan eskubaloia eta saskibaloiarekin jarraitzen dugu. 

Gogoratu taldekide guztiek gozatzeko gure jolasteko moduan arreta jarri behar dugula. Elite edo helduen kirolean izaten diren dinamiketatik atera eta adin hauetan kirol jarduerak beste helburu batzuk dituela garbi izan behar dugu. Parte hartzaileek ikasteko beharrezko duten etapa da eta horretarako denok gure aldetik bultza behar dugu. Gure gaztetxoek badute tendentzia telebistan eta ikusten dutena erreproduzitzeko, eta normala da, horretarako inguruan gauden helduok lagundu behar diegu beste oinarri batzuk izaten. 

Eskertu nahi dugu, norabide honetan, entrenamenduetan ikasle askok izan dituzten jarrera desegokiak zuzentzeko eta taldeek dinamika onak hartzeko azkenaldian guraso batzuk izan duten jarrera. Gaiaz kezkatu eta gurekin kontaktuan jarri ostean, modu koordinatuan, entrenamenduetan gure presentzia handitzea lortu dugu eta hainbat talderen dinamika iraultzea lortu dugu. Entrenatzaileek ere asko eskertu dute eta azken finean ikasleek ere, hobeto pasa eta gehiago gozatzea lortzen dutelako. Eskerrik asko guraso hauei, denon laguntzarekin gertuago gaude eskola kirola kontu hezigarri bat izatetik. 

Eskerrik asko denoi

Azken albisteak

Paisaiaren eraldaketa ikusteko aukera dute txikiek proiektu honekin.
Asteburu honetan Krosa eta Herri kirolak izango ditugu eskola kirolean. Benjaminek, Krosa izango dute Aian. Alebinek aldiz, Herri Kirolak izango dituzte Orokietan.
Asteburu honetan plaieroei emango diegu hasiera. Benjaminen kasuan lagun arteko partiduak dituzte eta alebinek txapelketa.
Asteburu honetan Herri kirolak eta Kirol egokitua izango ditugu Eskola Kirolean. Espezialitate bakoitzeko federazioaren laguntzaz ekintza ezberdin eta interesgarri hauek txertatu dira azken urteotan eskola kirolean.