Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Abenduak 13

Irudia
s

Saskibaloiko ligaxkako azken jardunaldia eta benjaminek eskubaloiko lagunarteko partiduekin jarraitzen dute.

Asteburuan saskibaloi eta eskubaloiarekin jarraituko dugu. Alebinek, saskibaloiko 3. eta azken jardunaldia izango dute. Datorren astean, larunbatean, final erdiak. Igandean finalak. Benjaminek, lagunarteko partiduekin jarraitzen dute eta datorren astean izango dute ligaxkako azken jardunaldia. 

Ondoren oporrak eta oporretatik bueltan kirol berriei ekingo diegu. 

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.