Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Urtarrilak 10

Irudia
s

Urteberrion denoi!

Asteburu honetan Herri kirolak eta Kirol egokitua izango ditugu Eskola Kirolean. Espezialitate bakoitzeko federazioaren laguntzaz ekintza ezberdin eta interesgarri hauek txertatu dira azken urteotan eskola kirolean. Eskatzen dugu, etxean eta ikasleengan eragiten saiatzea. Motibatu ditzagun ikasleak ekintza hauetan parte hartzera. Beste kirol jarduera batzuetan ikasten ez diren hainbat ikaspen ematen dira eta garrantzitsua da ahalik eta parte hartze handiena izatea. 

Herri kirolak izango dituzte LH3 eta LH4koek, Aiako frontoian. Bertaratzean, taldeko arduraduna, ekintza antolatzen dutenengana gerturatu eta taldearen izena eta taldekide kopurua esan. Horrela, haientzat askoz errazagoa da antolaketa. Mesedez, lagundu diezaiegun antolaketarekin, lan handia hartzen dute eta gure haurrek Herri Kirolez gozatu dezaten. 

Kirol egokitua, Orokietako frontoian izango da. Ekintza hau ere kirol egokituko federazioaren laguntzaz aurrera ateratzen da eta eskertuko genuke gure aldetik saiakera egin eta ahalik eta parte hartze handiena lortuko bagenu. Irabazten aterako direnak gure seme-alabak izango baitira. 

Eskerrik asko

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.