Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 21

Irudia
s

Plaieroak bueltan asteburuan

Asteburu honetan hondartzako futbola izango dugu. Plaieroetako 2.jardunaldia jolastuko da larunbatean. 

Aurrez, Udalak eta ikastetxeon iniziatibaz, Eskola Kirolaren aldeko aldarria egingo dugu. Azken aldian epaitegietatik jasotzen ari garen irizpideak espezializazio goiztiarraren aldeko apustu egiten du eta guk garbi dugu orain arte izan dugun multikirol eredua dela haurrentzat egokiena. Hau dela eta, ozen aldarrikatu nahi dugu gure eredua. Honetarako, ahalik eta argazki jendetsuena atera nahiko genuke, beste hainbat herritan egin den bezala. Zuen parte hartzea eskertuko genuke, beraz, 11:15ean gurutze gorrian elkartzera animatzen zaituztegu. 

 

Hona testua:

 

ZARAUTZEK ESKOLA KIROLAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI ETA ARGAZKI KOLEKTIBO BAT EGITEKO DEIA EGIN DU, LARUNBAT HONETAN HONDARTZAN

 

Zarauzko Udalak, herriko ikastetxe eta kirol elkarteekin batera, herrian historikoki garatu den kirol aniztasunaren ereduari babes irmoa adierazi nahi dio publikoki. Horretarako, otsailaren 21ean goizeko 11:15ean hondartzan, eskola kirolaren aldeko argazki kolektiboan parte hartzeko deia egin zaie herritarrei.

Azken arau-aldaketak direla eta, Zarautzetik kalitatezko eredu anitz eta integral baten aldeko mezua indartu nahi da, izan ere, urteetan zehar eskaintza hori eraginkorra, ekitatiboa eta onuragarria izan da. Era berean, Zarauzko eredu honek espezializazio goiztiarra ekiditen du, lesio bide izan ohi dena eta haren ordez, haurraren adinari eta ezaugarriei egokitutako  edukiekin ikaskuntza mailakatua jasotzen du haurrak.

Honi esker haurrek, gaitasun teknikoak, fisikoak, erabaki-hartze eta ulermen taktikoa garatzeaz gain; adiskidetasuna, errespetua eta ahalegina bezalako balioak barneratzen dituzte, bizi-ohitura aktibo eta osasungarriak sustatuz.

Kirol aniztasunaren inguruko azken hamarkadetako jardunak eta ikerketek argi egiaztatu dute eskola kirolak ez duela soilik pertsona kirolari trebean bilakatzen; baizik eta, etorkizunerako pertsonen oinarria dela,  bai jarduera fisikorako , errendimendurako edota goi mailako kirolariek norbere bidea egin ahal izateko.

 

Argazki kolektiboan parte hartzeko deia

 

Zarauzko Udalak, ikastetxeek eta kirol-elkarteek dei egiten diete herritarrei, familiei, kirolariei, begiraleei eta baita klubei ere argazki kolektibo batean parte hartzera. Larunbat honetan, otsailaren 21ean,  goizeko 11:15ean Gurutze Gorriaren parean, hondartzako futbolaren jardunaldia hasi aurretik.



Eskerrik asko

Fitxategiak

Azken albisteak

Saskibaloi eta eskubaloi ligaxkekin jarraitzen dugu. Datorren astean atsedena izango da. Ihauteriak eta ospatzen direnez ez da jardunaldirik izango. Atsedenaldi honen ostean, azken txanpari ekingo diogu. 
Asteburu honetan, benjaminek, eskubaloiari ekingo diote. Lagunarteko partiduak jolastuko dituzte. Alebinek aldiz saskibaloiko ligaxkari ekingo diote.
Paisaiaren eraldaketa ikusteko aukera dute txikiek proiektu honekin.