Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 25

Irudia
s

Benjaminek iada bukatu dute eta alebinak multikirola izango dute: Surfa, Arrauna eta Boleibola

Asteburu honetan alebinek multikirola izango dute. Arrauna , boleibola eta surfa izango dira protagonista. 3 asteetan zehar txandaka landu ahalko dituzte hiru kirolak. 

Parte hartzea mantentzea nahiko genuke. Ahalik eta haur gehienek parte hartzea nahi dugu. Batetik, haurrentzat oso garrantzitsua delako kirol ezberdinak frogatzea. Ikasketa ezberdinak ematen baitira  disziplina bakoitzean. Bestalde, hainbat elkartek, ikastetxeok eta udalak lan handia egiten dugu gure eskola kiroleko egutegia ahalik eta anitzena izan dadin. Guztik merezi dute errespetua eta eskertuko genuke etxean izena eman dugun dinamikari konpromisoa erakustea. Bideratu ditzagun gure haurrak parte hartzera. Kirol, pertsona eta ikaskideekiko errespetuz, ea taldeak ia osorik parte hartzea lortzen dugun. 

Benjaminen taldeak eta alebinen batzuk iada azken saioak egiten ari dira eta talderen batzuek iada antolatu dute denboraldi amaierako txokolatada. Gozatu azken txanpan!

Maiatzaren 16an izango dira futboleko finalak eta 17an saskibaloikoak

 

Azken albisteak

Asteburu honetan amaituko da eskola kirola benjaminentzat. 25 jardunalditik gora egin ostean, iritsi gara amaierara. Datorren astean, azken entrenamendua edo txokolatada egingo dute.
Asteburu honetan triatloia izango dugu gure eskola kirolean. Eskertuko genuke etxetik zuen seme-alabei parte hartzera animatuko bazeniete. Hainbat jardueretan parte hartzeak asko egiten du behera eta pena handia da.
DBH3 eta 4ko Frantseseko ikasleak elkartrukean daude, Périguex-en.