Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Maiatzak 9

Irudia
ds

Surfa, bolei eta arraunarekin jarraitzen dugu. Denboraldiaren azken txanpa.

Denboraldiaren azken txanpan jarraitzen dugu. 

Surfa, bolei eta arrauna izango dira asteburuan protagonista. Surfean, trajea duzuenok eraman ahal duzue. Tablak komeni dira denak "bigunak" izatea. Inork minik ez hartzeko. 

Gure gaztetxoenen heziketan oso garrantzitsua da gaitasun ezberdinak lantzea eta egoera ezberdinak bizitzea. Esperientzia ezberdinetatik ikaspen anitzak jasotzen ditugu eta garrantzitsua da gure ikasleen heziketa integrala izatea nahi badugu. Denboraldiaren nekea medio eta kirol disziplina batzuk duten arrakastaren arabera, parte hartzea jaisten joaten da maiatzean zehar. Animatu nahiko genizueke etxean gaia landu eta gure gaztetxoak motibatzera. Ez dute askotan izango hainbat kirol probatzeko eta aprobetxatu behar da aukera hauek izateko jende askok egiten duen lana. 

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.