Skip to main content

Eskolarteko X. Orientazio Lehiaketa´26

Irudia
ssd

Gipuzkoako orientazio liga 2026

Eskola-umeek orientazioa mendian bertan praktikatzeko eta norberak mapa eta iparorratzaz dituen trebeziak erakutsi ahal izateko, Eskolarteko X. Orientazio Lehiaketa´26 antolatu da. Lau probek osatuko dute eta ez da podiumik egongo.

Hauek dira 4 proben datak eta lekuak:

  • Urtarrilaren 25ean Hondarribi. Urbanoa.
  • Apirilaren 11n Pagoeta. Mendia.
  • Maiatzaren 31a Arantzazu. Mendia. 
  • Ekainaren 14an Segura. Urbanoa.

Jardueraren helburuak honako hauek dira: Ikastetxe desberdinetako eskola-umeak elkarren artean zaletasuna bizi eta konpartitzea, kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea.

 

Hemen informazio gehiago

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.