Skip to main content

Azken jardunaldia

Irudia
s

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan. 

 

Eskertu nahi dizuegu denboraldi osoan zehar taldeei laguntzen jardun zareten guztioi. Lan asko dugu egiteko eta erronka handiak ditugu aurrera begira. Lanbideen legeak aldaketak ekarriko ditu eta garrantzitsua izango da duguna balorean jarri eta ez galtzeko elkarrekin lan egitea. Urte askotako lanaren ondorioz ditugu inon baino kirol disziplina gehiago, Euskal herriko parte hartze daturik onenak ditugu eta harro egoteko modukoa da. Adin berean eskaintzak biderkatzen ari diren honetan, babestu ezean, atzera pausu asko jasan ditzakegu, beraz, denon artean zaindue ta borrokatu dezagun urtez urte eraikitzen joan garen eskola kirola galdu ez dadin. 

Gure berri izango duzue hurrengo egunetan, datorren denboraldiko antolaketa ahalik eta prestatuen uzteko udara aurretik. 

Eskerrik asko denoi

Azken albisteak

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko.