Skip to main content

Denboraldi berria martxan 26-27

Irudia
s

Konturatzerako denboraldi berria ere iritsi zaigu!

Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko. 

Aurtengo berrikuntzetako bat entrenatzaileak izango dira. Orain arte erabili izan dugun boluntarioen ereduari eredu profesionalak emango dio bide. Talde bakoitzari adierazi dizuegu noiz dituzuen entrenamenduak eta entrenatzailea nor izango den. Entrenatzaileen kontratuak eta gestioak ahalik eta azkarren osatu nahi ditugu baina ez dago dena gure esku. 

Aurten bigarren entrenamendu saio bat ere eskaintzeko asmotan gabiltza eta laixter izango duzue honen berri.

Ahalik eta azkarren egingo dugu deialdia taldeko guraso eta entrenatzaileak elkartzeko. Bertan elkar ezagutu, whatsap taldeak osatu, guraso arduraduna zehaztu eta pixkanaka martxan jartzeko. Entrenatzaileei ere formazio saio bat emango diegu eta dena ondo badoa iraileko azken astean entrenamenduei ekin nahiko genieke. 

Parte hartzea bere horretan mantendu da eta oso pozik gaude horrekin. Eskola kirolak haurren heziketan duen garrantzia etxean ere ematen diozuenaren seinale da eta eskertzekoa da. 

Egutegia ere txertatua duzue mezu honetan. 

Lan asko dugu eredu berria martxan jartzen baina ahalik eta azkarren forma eman eta martxan izango dugulakoan, eskerrik asko laguntzen zabiltzaten guztioi eta denon artean denboraldi zoragarria izango dugunaren zalantzarik ez dugu. 

Eskerrik asko

 

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.
Hainbeste esperotako eguna!! Autobusean gora gora goaz, urrutira! Esan dute batzuk...
Garaguneko erabiltzaileak etorri zaizkigu bixitan Txapasen laguntzarekin.
Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.