Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Urriak 10

Irudia
sf

Alebinek saskibaloiko ligaxkari ekingo diote eta benjaminek errugbiko bigarren jardunaldiaz gozatuko dute.

Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia. LH4koak 9:00tan dute hitzordua eta LH3koek 11:00tan. 

Alebinek aldiz, saskibaloiko ligaxkari ekingo diote. Lehen jardunaldiko partidu gehienak zarautzen tokatu zaizkigu. SM65 taldeak orion jolastuko du, beraz, antolatuko zarete zuen artean bertara kotxeetan edo garraio publikoz joateako. Ligaxka izanda, ikasle asko iada urduri nabari ditugu lehiaketa dela eta. Lehiaketa izatea ez dadila ondo pasa eta lagunekin gustura egoteko espazioa izateko. Denek parte hartu eta denei parte hartzen lagundu behar diegu. Kirol jarduera bat egiten denok disfrutatzea da helburua. 

Azken albisteak

Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu
Denboraldi berria martxan dugu eta pixkanaka denari forma ematen gabiltza ahalik eta azkarren entrenamenduei ekiteko. 
Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.