Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 14

Irudia
a

Alebinek krosa izango dute Aian eta benjaminak playeroak hondartzan.

Alebinek krosa izango dute Aian. Bertan, korrikako lasterketaz gain jauziak, pisu jaurtiketa eta beste hainbat atletismoko jardueraz gozatu ahalko dute. Eskertuko genuke etxeetan parte hartzea bultzatzea. Pixkanaka geroz eta parte hartze hobea duen ekintza izanik ere oraindik jende asko geratzen da etxean. Talde kiroletara ia denok joaten garen bezala, nahiko genuke, bakarkako jardueretara ere taldean joan eta ekintzez lagunekin gozatzea. Kirolak dakarzkigun ikaspenez gain lagunekin ondo pasatzeko ekintzak dira izan talde kirol edo bakarkakoak. Elkarrekin egin ahal ditugu eta elkarrekin esperientzia ezberdinak bizitzea da aberatsa. Bultza dezagun denok norabide berean. 

Benjaminek hondartzan playeroetako lehen jardunaldia izango dute. Lehen txandako taldeei ateak jartzea tokatuko zaie eta bigarren txandakoei jasotzea. Futboleko jardunaldietan sortzen dira sarri tentsio nagusienak ikusleen eta parte hartzaileen aldetik, beraz, mesedez, denon artean lagun arteko giro bat sortu dezagun gure taldekide, guraso, epaile zein aurkariekin. Elkarrekin biltzen gara, ikasi eta ondo pasatzeko. Elkarrekin eta ez elkarren aurka. Animatu eta txalotu denen saiakerak eta gogoratu ez dugula gure taldea zapaldua izaterik nahi, beraz, guk ere ez dugula beste talderik zapalduko. 

Azken albisteak

Asteburu honetan, Alebinek (LH5-6) errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian. 
Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.