Skip to main content

UME GUZTIAK ONARTU

Irudia
Ikastolan nahi ditugu

Dakizuenez Ikastolako 8 familiari ukatu egin zaie haien umea aukeratutako ikastolan, gurean, matrikulatzea. Ez da familien nahia errespetatu!

Badira beste ikastetxeetan antzeko kasuak ere, eta segregazioaren izenean egindako murrizketekin ez gatoz bat.Zarauzko kasuan gainera, matrikulatzeko kopurua kalkulatzerakoan akats larria egin dute; 150 ume kalkulatu zituzten eta 179 dira azkenean.

Hau guztiagatik, Zarauzko Hezkuntza komunitate osoak eta herritarrek elkarrekin erantzuteko deia luzatzen dugu: "Kalitatezko hezkuntza euskalduna guztiontzat, segregaziorik ez!"

Ostiralean Zarauzko ikastetxe guztiak eta beraien aldarriak maila berean lekua dugula adierazteko elkartuko gara.

Zatoz beraz OSTIRALEAN, APIRILAK 28, 18:30tan MUSIKA PLAZARA! 

Zarauztarrok elkarrekin egingo diogu aurre eskubide urraketa honi!

Azken albisteak

Asteburuan plaieroetako finalak ospatuko dira
Asteburu honetan Triatloi txikia ospatuko dugu.Gozatu!
Asteburu honetan saskibaloiko eta eskubaloiko azken jardunaldiak jokatuko ditugu
Asteburuan egin da zozketa. Ostiraleko ezbeharraren ondorioz ez genuen lasterketa ospatu, baina zozketa egin genuen.