Eguneroko gauza da komunikazioa. Batzuetan oso erraz ulertzen dugu elkar, besteetan, ordez, nahiz hizkuntza berean hitz egin, ez dugu lortzen. Hainbat egoeretan komunikatzen garenean ezinbestekoa da adostasunera iristeko norberak agerian jartzea zeintzuk diren bere nahiak eta beharrak. Baina horrelakoetan jakin badakizkigu zeintzuk diren? Nola adierazten dizkiogu gure solaskideari? Nola ulertzen ditugu haren nahi eta beharrak?