Dakizuen bezala, IRRISARRI LANDeko Aterpetxera joango gara LH1eko ikasleekin. Irteera maiatzaren 9an izango da eta itzulera 10ean. Ohiko ordutegia mantenduko da bai joaneko egunean eta bai itzuleran.
Ohar honen bitartez, LH 5. B gelako ikasleekin, ingurumen hezkuntzarekin loturiko 2 eguneko irteera bat egingo dugula adierazten dizuegu, ikasleei ingurumena ezagutzen lagundu, Naturarekiko jarrera positiboak hartu eta ingurumen arazoetan parte hartzeko gai izan daitezen.
Realak antolatutako “Amets Bat" ekimenari esker, LH5eko ikasleek aukera izango dute Zubieta ezagutzeko eta jokalariekin hitzaldi-elkarrizketa batean parte hartzeko.