Skip to main content

ENARAK PROIEKTUA

Irudia
Aranzadi tailerra habiak

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik tailerra ikastolan

6. mailako ikasleek ENARAK proiektuari buruzko tailerra burutuko dute ekainaren 13an

Maiatzean ikastolan izandako Azoka solidarioa gauzatze aldera, bertan saltzeko produktu ezberdinak egin zituzten aurreko asteetan ikasleek, besteak beste, txorientzako habiak. Bada, habi horiek egiteko, aipatu mailako ikasleak lanean aritu ziren buru-belarri eta lan horretan Aranzadi Zientzia Elkarteko proposamenak ere aintzat hartu zituzten.

Ikasleen erantzun ona ikusita, eta gaiari jarraipena emate aldera, ikastolak ingurumenarekin duen konpromisoarekin aurrera egin nahi du. Hori dela eta, Aranzadi Elkartearen eskutik ENARAK proiektuari buruzko tailerra izango dugu ikastolan ekainaren 13an.

Bertan, hiriko hegazti intsektujale migratzaileei buruz hitz egingo dugu: enara arrunta, enara azpizuri eta sorbeltz arruntari buruz. Bere ezaugarri nagusiak eta bitxikeriak ikusiko ditugu. Haien migrazio-ibilbidea ikasiko dugu, eta urteko une bakoitzean non dauden ezagutuko dugu.

Amaitzeko, gure ikasleek txorientzat egindako hainbat habi eta Zarauzko Arkamurka natur taldeak utzitako beste hainbat jarriko ditugu ikastola inguruko zuhaitzetan.

Gure aldetik, ingurumenaren jasangarritasunaren aldeko konpromisoari eragiten jarraitzen dugu!

Azken albisteak

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da.
Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.