Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Urtarrilak 24

Irudia
s

Benjaminek krosa Aian eta Alebinek herri kirolak Orokietan

Asteburu honetan Krosa eta Herri kirolak izango ditugu eskola kirolean. Benjaminek, Krosa izango dute Aian. Alebinek aldiz, Herri Kirolak izango dituzte Orokietan. Komeni da,  Herri Kiroletara zoaztenok, iristerakoan, taldekide kopurua kontatu eta antolatzaileei esatea zuen taldearen izena eta jokalari kopurua. Horren arabera egokitzen dituztelako egin beharreko probak etab. Laguntza handia da antolatzaileentzat, beraz, mesedez, talde bakoitzeko arduradun bat joan dadila kopuruak esatera antolatzaileei. 

Urtean behin bakarrik lantzen diren kirol jarduerak izanda, garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik eta parte hartzaile gehien izatea. Esperientzia polita da beraientzat eta beste disziplina batzuetan ikasiko ez dituzten bizipenak bizituko dituztelako. 

Azken albisteak

Larunbatean, denboraldiari amaiera emateko, Eskola kirol egokituko jaia ospatu zuten Ikastolan.
Hainbeste esperotako eguna!! Autobusean gora gora goaz, urrutira! Esan dute batzuk...
Garaguneko erabiltzaileak etorri zaizkigu bixitan Txapasen laguntzarekin.
Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.