Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Urriak 31

Irudia
s

Benjaminek krosa izango dute eta alebinek saskibaloiko 2.jardunaldia

Asteburu honetan, benjaminek (LH3-LH4), krosa izango dute Aian. Ikastetxe ondoko zelaietan elkartuko dira, beroketa ariketa eta jolasak egingo dituzte eta ondoren Kros lasterketa izango da. Deialdia mailaka da eta ez taldeka, honek askotan parte hartzean jeitsiera dakar. Nahiko genuke beste edozein taldekiroletan bezala, talde osoa joateko saiakera egitea. Animatu zuen ingurukoak eta ea ahalik eta parte hartzerik handiena dugun. 

Alebinek (LH5-LH6) aldiz, saskibaloiko 2. jardunaldia izango dute. 

Pasa den asteburuan, benjaminen partidu batean, guraso baten jarrera petrala medio, arazoak izan ziren. Epaileak oso gaizki pasa zuen. Zorionez, gainontzeko jardunaldi guztian ez zen arazorik izan eta egoera puntual bat izan zen (eta ez zen gure komunitateko kidea). Dena den, nazkaturik gaude egoera puntualak hain puntualak ez izateaz. Eskola kirola haurrentzat espazio segurua izateko, bertan parte hartzen dugun guztion jarrera aktiboa beharrezkoa da. Ez dugu onartuko inoren aldetik halako jarrera desatseginik. Ikusten ari garen partiduan norbait errespetua faltatzen hasten bada, besteok esku hartu behar dugu. (atxikita ikusle onaren dekalogoa)

Bestalde, 30 goletik gorako diferentziak izan ziren partiduetan. Entrenatzaileei esaten diegu (eta gogoraraziko diegu) halakorik ez dugula bultzatu nahi. Ez dago beste taldea hainbeste zapaldu beharrik. Norbere seme-alabarekin ere landu halako kontuak. Ez digu ezertarako balio taldeko batek 20 gol sartzeak, beste batek baloirik ia ukitu ez badu. Partidu bat ere halako diferentziagatik irabaztea ez dugu egoki ikusten. Ikasleei begirada hau izaten lagundu behar diegu. Guk taldeetan eta entrenatzaileetan gaia landuko dugu eta nahiko genuke zuen seme-alabak nola jolasten duen begiratu eta norabide berean lagunduko bazenigute. 

Denon artean eskola kirola haur guztientzat espazio segurua izatea posible dela sinisten dugu eta horretan jarraituko dugu. 

Azken albisteak

Igande honetan Donostian mendi irteera ospatuko da eta ikastolako komunitatetik bertara trenez joateko deia egiten dugu.
Asteburu honetan benjaminek, LH3/LH4, errugbiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurreko jardunaldia zoragarri atera zen eta oraingoa ere hala aterako dela seguru gaude. Astin izango da jardunaldia.
Asteburu honetan Tratloia txikia izango dugu protagonista gure eskola kirolean. Badira ikasle batzuk bizikletarik ez dutenak, mesedez, inguruko lagunei utzi bizikleta edo behar duten materiala denok parte hartu dezagu