Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Maiatzak 16/17

Irudia
s

Finalak izango dira asteburu honetan

Asteburu honetan saskibaloi eta futboleko finalak jolastuko dira. Larunbatean, plaieroetako finalak izango ditugu eta igandean berriz saskibaloikoak Aritzbataldeko kantxa zaharrean.

Finalek beti sortzen dute jardunaldi arrunt batean baino tentsio eta urduritasun gehiago. Eskola kirolaren inguruan gauden helduon papera izan dadila haurrak lasaitu eta babestea. Garrantzia kendu emaitzari eta ondo pasa eta denak babestuak eta parte hartzaile sentituko diren espazioa sortzera bideratu ditzagun gure esfortzuak. Taldeko guztiek parte hartu dezatela eta horretarako ezinbestekoa da gure seme-alabak ez badie taldekideei pasatzen edo kontuan hartzen gaia landu eta mugak jartzea. Festa bat izan dadila parte hartzaile guztientzat. Irabazi edo galdu. Ondo pasatzeko ez bada, ez du zentzurik finalak dituzten txapelketa mota antolatzea.

 Final batzuk ere gure taldeen artean dira, beraz, izan dadila denon arteko festa bat. Animo denei eta inguruan gauden helduak izan gaitezen helduak eta gure gaztetxoenei lagundu. 

Azken albisteak

Iritsi gara eskola kirolaren azken jardunaldira. Surfa, bolei eta arrauna izango ditugu larunbat honetan.  
Honako artikulu hau irakurtzera animatzen zaituztegu. Egun, sortzen ari garen gizarteari buruzko hausnarketa bat da. Gure gazteenei zer eskaintzen diegun, zer egiten duten, horrek hizkuntzan duen eragina,...
Denboraldiaren azken txanpan jarraitzen dugu.