Skip to main content

AZOKA SOLIDARIOA

Irudia
Azoka solidarioa

Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa

Ikasleek antolatutako azokan lortutako dirua ZAPOREAK elkarteari emango zaio.

Azoka solidarioa, Salbatore Mitxelena ikastolako 6. mailan landu dugun “Hobetu dezakegu gure bizitza?” proiektuaren baitan antolatutako ekintza bat da.

Ikasturtean zehar aipatu mailako ikasleak buru-belarrari aritu dira ikerketan eta hortik ateratako ondorioei irtenbide bat emateko ahaleginean. Proiektuan zehar, besteen larruan jartzen ikasi dugu, askotariko arrazoiengatik hainbat pertsonak bizi dituzten egoera ahulak gureak balira bezala sentitzeko.

Bada, ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko. Hori dela eta, egoera zaurgarrian bizi direnen lekuan jarri, eta haien egoera hobetu beharraren kontzientzia pizten ahalegintzea erabaki dugu eta jendearengan elkartasuna bultzatzea.

Hori guztiaren baitan, Azoka solidarioa antolatuko dugu ikastolan maiatzaren 24an eta bertan, besteak beste, ikasturtean zehar tailer ezberdinetan egin ditugun produktuak salduko ditugu. Azokako salmentatik lortutako dirua ZAPOREAK elkarteari bideratuko diogu.

ZAPOREAK, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Azokan izango ditugu ZAPOREAK elkarteko lagunak ere! Eta beraien produktuak ikusi eta probatzeaz gain, erosteko aukera ere izango da bertan.

Animatu, etorri gure Azoka solidariora eta parte hartu egoera ahulean bizi direnen beharrak asetzen lagunduz!!

Denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak!!

Azken albisteak

Asteburu honetan izango dugu urteko azken partidua. Denboraldiak jarraituko du urtarrilean. Bitartean, ondo pasa oporrak eta gozatu. 
Ze polita den irakurtzen hasten direnean!
Gure LH5. mailako ikasleak Santa Ana egoitzaira joango ziren bertako aitona-amonei bisita egitera.
Asteburuan saskibaloi eta eskubaloiarekin jarraituko dugu. Alebinek, saskibaloiko 3. eta azken jardunaldia izango dute. Datorren astean, larunbatean, final erdiak. Igandean finalak.