Pasar al contenido principal

Noticias

Asteburu honetan, hondartzako futbola izango dugu. Plaieroetako 3.jardunaldia ospatuko da. Gozatu. 
Asteburuan , Martxoak 8, saskibaloia eta eskubaloia izango ditugu. Datorren astetik aurrera, bi kirol hauek futbolarekin txandakatzen joango dira. 
Martxoaren 16ean Orion ospatuko da Ibilaldi neurtua.
Ikasturtero bezala, oraingoan ere zarauzko udalak eskainitako igeriketa ikastaroak izan dituzte gure gaztetxoek.
Gure ikasle Lukas Flores gailendu da Gipuzkoako ergometro txapelketan
Asteburu honetan kirol aldaketa izango dugu. Benjaminak eskubaloiari ekingo diote eta alebinek saskibaloiari. Araudiak zintzilikatuak dituzue gure webgunean eta errepasatzea komeni. Gozatu eta gozatzen lagundu denei!
Errealeko submanirismo atalak antolatuta Modelo Aretoan izan gara LH5eko ikasleak. Bertan, itsasoaren azpian dagoen mundu zoragarria erakutsi digute. Sarituak izan diren argazki eta film laburrak ikusi ditugu.
Asteburu honetan hondartzako futbolaren 2.jardunaldia ospatuko dugu. Hona hemen jardunaldia. 
Ikaragarrizko emaitzak lortu dituzte gure ikasleek Halterofiliako espainiako txapelketan.
Aian elkartuko gara asteburuan. Bai benjaminak eta baita alebinak denak Aian izango dute jardunaldia. 
Ikasle ohia dugun Alex Padillak Athletik-ekin kontratua berritu du 2029 arte. Aurtengo denboraldirako urtebeteko kontratua sinatu berri du Mexikoko Pumas taldearekin. Zorterik onena opa diogu ikastolatik. Aupa Alex
Gure Ikastolako ikasle ohia den Nadia Erostarbek historia egin berri du surfeko maila gorenera iritsi den lehen euskal emakumea izanda. Gainera, lehen txapelketan final zortzirenetara sailkatzea lortu du.